Kalean da Sasoian aldizkariaren bigarren alea

Urola Kostako Udal Elkartearen ekimenez argitaratzen den Sasoian aldizkaria kalean da dagoeneko.

Kamel Ziani korrikalari oriotarrari egindako elkarrizketa luzea jasotzen du.

Sasoian aldizkaria hilero argitaratzen da, hilaren azken ostiralean eta Urola Kosta eskualdeko kirol notiziak jasotzen ditu.

Azken alea herriko hainbat tokitan eskura daiteke doan; besteak beste, kiroldegian eta kultur etxean.

Internet bidez ere irakur daiteke, sasoian.info helbidean.