Udaleko Euskara batzordeak deituta, bi bilera egingo dira, Udalak datorren lau urterako onartu nahi duen euskararen plan estrategikoa osatzeko, herritarren laguntzarekin.
Bilerak Salatxo aretoan izango dira eta bertara deituta daude gaiarekin interesa daukaten guztiak. Lehen bilera ostegun honetan izango da, urriak 9, 19:00etan hasita. Bigarrena, berriz, datorren astean, asteazkenarekin, urriaren 15ean.
Udalak euskararen plan estrategikoa onartu nahi du aurten datozen lau urterako eta herritarren parte-hartzearekin osatu nahi ditu planaren edukiak.