Alberto Agirreazaldegik Laponian egindako zeharkaldiaren kontakizuna egingo du

Ekitaldia ostegunean izango da, otsailaren 14an, 19:00etan hasita.

Salatxo plazako areto berrian izango da.

Alberto Agirreazaldegik zeharkaldi bat egin zuen Laponian barrena 2012ko martxoan, beste 8 euskaldunekin batera, eta esperientzia horren kontakizuna egingo du, argazki eta bideoz lagunduta.

Suediako iparraldean eta Norvegiako mugan ibili ziren, Abisko parke nazionalean hasi eta Nikkalouktan bukatu. Sei egunetan zehar, iraupen eskiz egin zuten bidea, leretatik tiraka eta aterpetxetan lo eginez.

Ateratako argazkiak erakutsi eta han bizitakoak kontatuko ditu Albertok.

Alberto Agirreazaldegi Elgetakoa da, izatez; baina urteak daramatza Orion bizitzen.