‘Euskaraz bizi-bizi’ plan estrategikoa (2014-17) lantzeko bigarren bilera izango da urriaren 23an

Udala datozen lau urteotarako Euskararen Plan Estrategikoa lantzen ari da gaiarekin interesa duten herriko elkarteetako kide eta lagunekin elkar lanean. Planaren zirriborroa aurkeztu zuen Udalak urriaren 9an eta ostegun honetan, urriak 23, egingo du bigarren bilera irekia, herritarren ekarpenak jasotzeko.

Bilera kultur etxean

Bilera Salatxo aretoan zen egitekoa; baina, azkenean, kultur etxean egingo da, Salatxon Maria Maestra haurreskolak antolatutako hitzaldia dagoelako.