‘Euskaraz gara’ leloa osatu zuten bi ikastetxeetako ikasle eta gurasoek

‘Parketarrak’ egitasmoari bukaera emateko, argazkia atera zuen Euskara batzordeak maiatzaren 28an, herritarren euskararen aldeko bultzada irudikatzeko asmoarekin. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu; baina bi ikastetxeetako haur eta gurasoek gogoz hartu zuten parte.
Asko fijatuz gero 🙂 ‘Euskaraz gara’ leloa irakur daiteke bertan.