‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren sariak abenduaren 3an banatuko dira udaletxean

Azken urteetan bezala, Euskararen Egunean banatuko dira Udalak urtero antolatzen duen ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren sariak.

Ekitaldia udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan, 19:00etan hasita, eta irekia izango da bertaratu nahi duten guztientzat. Gonbidatuta daude, bereziki, azken urteotan lehiaketan parte hartu duten guztiak.