Euskarazko produktuen katalogo berria banatu du Udalak etxez etxe

Udalak euskarazko produktuen katalogoa buzoneatu du azken egunotan.

Katalogoarekin batera, Udaleko Euskara batzordeak kaleratzen duen patrikako egutegia ere banatu da.

Gabonetako opariei begira, euskarazko produktuak sustatu nahi ditu Euskara batzordeak eta horretarako banatu du katalogoa, aurreko urteetan bezala.

Katalogoan euskaraz argitaratzen diren produktu egokienak eta haien inguruko informazioa ?argitaletxea, prezio tartea eta abar? agertzen dira, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten.Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu.

Liburuxka zortzi ataletan banatuta dago: musika, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materiala, informatika eta jostailu eta jokoak; gainera, zenbait ataletan adinaren araberako banaketa ere egiten da.

Paperean banatutako liburuxkaz gain, katalogoa Interneten ere badago, www.katalogoa.org webgunean. Webgune hori etengabe eguneratzen da eta bilaketak egiteko aukera eta argitaratu berri diren produktuen informazioa buletin baten bidez jasotzeko aukera ere ematen du.

Gabonen atarian gaudenez, katalogoa tresna baliagarri eta polita da haur eta gaztetxoei opariak euskaraz egiteko.

Katalogoa gure eskualdean

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek bat egiten dute aurten ere ekimen horrekin eta katalogoa banatuko dute gure eskualdean.

Guztira 8.000 ale banatuko ditugu gure eskualdean eta kartelak ere jarriko dira kalean eta gisa horretako materiala saltzen duten saltokietan