San Pedro festak antolatzeko bigarren bilera irekia egingo du festa-batzordeak gaur iluntzean

San Pedro jaiak antolatzeko hiru bilera ireki deitu ditu festa-batzordeak. Lehena martxoaren 24an egin zen, eta bigarrena gaur izango da, apirilaren 14an, 19:00etan kultur etxean. Proposamen berriak aurkezteko aukera egongo da, aurreko bileran zehaztutako oinarrien gainean. Eta bileraren helburua programazioaren ikuspegi orokorra erabakita uztea izango da.

Hirugarren eta azken bilera apirilaren 28an izango da, asteartearekin, kultur etxean. Saio guztien inguruko xehetasunak, hemen ikusgai.