Udalak antolatutako Zinea Kalean programaren barruan proiekzioa izango da larunbatean, abuztuak 1, hondartzan.
Zine-emanaldia 22:30ean hasiko da
Eguraldi txarra egiten badu, emanaldia kiroldegian izango da.
Larunbatean proiektatuko den filma berria da. Aurtengo maiatzean estreinatu zen zinema-aretoetan eta Aizpea Goenagak zuzendu duen lehendabiziko film luzea da. Aizpea Goenaga oso ezaguna da Euskal Herrian, aktore eta gidoilari gisa egindako lanengatik.
Filma komedia arin bat da, sukaldaritza-eskola batean girotua. Aktoreen artean oso aurpegi ezagunak daude: Isidoro Fernandez, Loli Astoreka, Mikel Losada, Marivi Bilbao, Aitziber Garmendia eta Barbara Goenaga aktoreek, besteak beste.