Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Etxebizitzaren erabilerari buruzko inkesta bat jarri du martxan eta, lan zabal horren barruan, Orioko zenbait etxebizitza ere bisitatuko ditu egun hauetan.
Inkestaren helburua da ohiko bizilekua ez diren etxebizitzen fenomenoa aztertzea; horretarako, okupatu gabe dauden etxebizitzen kopurua kalkulatuko dute eta etxebizitza horien egoera eta ezaugarriak aztertuko dituzte.
Ikertalde SA enpresa arituko da etxez etxe inkestak pasatzen eta behar bezala identifikatuta agertuko dira etxeetara.
Gaurko egunez hasi dira inkesta horiek pasatzen eta egun batzuk beharko dituzte guztiak egin eta Orioko lana bukatzeko. Ez dituzte etxebizitza guztiak pasatuko, baizik-eta aukeratutako lagin bat.
Udalak laguntza eskatzen die herritarrei, inkestatzaile horiek lana behar bezala egin ahal izan dezaten eta informazio zuzena jaso dezaten