EuskoTrenek greba egingo du ostegunean, hainbat ordutan

EuskoTreneko Batzorde Iraunkorrak greba deialdia iragarri du otsailaren 9rako, zerbitzu publikoetan azken aldian egiten ari diren murrizketen kontra protesta egiteko.

EuskoTrenek Orioko Udalari bidali dion oharrean adierazten duenez, honako orduetan egingo dute greba langileek: 6:30etik 10:30etara, goizean, eta 17:30etik 21:30etara, arratsaldean.

Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik zehaztu EuskoTrenek bete beharko dituen zerbitzu minimoak zein diren. Zehazten dituenean, EuskoTrenen web orrialdean kontsultatu ahal izango dira:

EuskoTren

Herritarrak jakinaren gainean egoteko argitaratzen dugu ohar hau.