Danborradako entsaioak azaroaren 23an hasiko dira

Festa batzordeak danborrada antolatu du abenduaren 5erako, San Nikolas bezperarako. 19:30ean hasita egingo da, Herriko Plazatik abiatuta.

Parte hartu nahi dutenek entsaioetara joan behar dute aldez aurretik.

Guztira, lau entsaio izango dira:

Azaroaren 23an, ostegunarekin, 20:00etan, kultur etxean.

Azaroaren 29an, asteartearekin, 20:00etan, kultur etxean.

Abenduaren 1ean, ostegunarekin, 20:00etan, kultur etxean.

Abenduaren 3an, larunbatarekin, 12:00etan, kultur etxean

Festa batzordeak dei egiten die herritar guztiei, animatzeko eta parte hartzeko.