Folkcore taldearen kontzertua ostiralean K2 tabernan

Ostiral gauean, abenduak 17, kontzertua izango da Orioko K2 tabernan, gaueko hamaiketan hasita: Folkcore taldeak joko du.

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da. Sarrera doan izango da. ‘Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udan ostiralero, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giroa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Hiru taberna hauek parte hartzen ari dira aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: K2, Unar eta Salatxo.