Franz Hauk organo-jotzaileak kontzertua emango du ostiralean

Bariko San Nikolas parrokiak antolatu du kontzertua, Udalaren laguntzarekin. Kontzertua urriaren 13an izango da, 20:00etan hasita.

Honako hau izango da programa:

Grand Choeur dialogué. Eugène Gigout (1844 – 1925)

Scherzo E-Dur. Eugène Gigout (1844 – 1925)

Toccata h-Moll. Eugène Gigout (1844 – 1925)

In paradisium. Théodore Dubois (1837 – 1924)

Fiat Lux. Théodore Dubois (1837 – 1924)

Prélude, Fugue et Variation op. 18. César Franck (1822 – 1890)

Suite gothique op. 25. Léon Boëllmann (1862–1897)

  • Introduction. Choral
  • Menuet gothique
  • Prière à Notre-Dame
  • Toccata

Carillon de Westminster. Louis Vierne (1870 – 1937)

 

FranzHauk17argazkia

Franz Hauk organo-jotzailea

Franz Hauk musikaria 1955ean jaio zen Neuburg an der Donau herrian (Alemania). Gazterik egin zituen piano eta organo ikasketak Munich-en eta Salzburgon. Irakasle izan ditu, besteak beste, Aldo Schoen, Gerhard Weinberger, Franz Lehrndorfer eta Edgar Krapp. 1988an doktoradutza lortu zuen honako tesiarekin: ‘Eliza-musika Munich-en XIX. mendearen hasieran‘. Ingolstadt-eko elizako organo-jotzailea izan da 1982az geroztik eta hango abesbatzako zuzendari ere bai, 1995etik.

Kontzertu ugari eman ditu bai Europan eta bai Estatu Batuetan eta hainbat disko ere grabatu ditu Carlton Classics, Guild eta Naxos diskoetxeekin. 2002an hasita, klaseak eman ditu Municheko Musika eta Antzerki Ikastetxean; eta bertan abesbatza bat abiatu zuen 2003an: Simon Mayr abesbatza..