Futbol partida mundiala ekainaren 13an, herriko kultur aniztasuna ospatzeko

Aurtengo Kultur Aniztasunaren Jaiaren barruan, aurreko urteetan bezala, futbol partida bat jokatuko dute mundu osotik Oriora etorritako lagunek eta bertakoek.

Partida ekainaren 13an jokatuko da, ostiralarekin, 19:00etan hasita, Orioko Mendibeltz futbol zelaian.

Futbol partida hori jokatzeko aukera daukate oriotar guztiek, Orion bizi diren guztiek. 15 bat urtetik gorako guztiek, haien jatorria, arraza, erlijioa, ideologia edo sexua edozein dela ere. Jokatzeko, gogoa besterik ez da behar.

Entrenamendua ekainaren 8an

Partida antolatzeko, hori bai, ezinbestekoa da entrenamendu bat egitea elkarrekin, taldeak osatu eta kontu batzuk erabakitzeko. Entrenamendu hori datorren igandean izango da, ekainaren 8an, eta 10:30ean hasiko da Mendibeltz zelaian.

Hortaz, partida jokatu nahi duten guztiek hara azaldu behar dute, izena eman eta taldeak osatzeko.