Gabon gaueko kantu-jirarako entsaioak abenduaren 18an eta 20an izango dira

Aurreko urteetan bezala, Egunsenti otxoteak gidatuta, kantu-jira izango da Gabon gauean, herriko kaleetan barrena.

Kantu-jira ondo prestatzeko, bi entsaio egingo dituzte antolatzaileek Kosta tailerrean:

Lehenbizikoa abenduaren 18an izango da, asteartearekin eta bigarrena abenduaren 20an, ostegunarekin. Biak 19:00etan hasiko dira eta Kosta tailerreko lokal batean izango dira.

Antolatzaileek herriko kantuzaleak animatu nahi dituzte bertaratzera eta kantu-jirarako prestatzera.