Udal Elkarteak ez ditu aurrerantzean konpostarako poltsak doan banatuko

Bosgarren edukiontziaren erabiltzaileek, hortaz, hiru aukera izango dituzte:

  • Hondakinak zulorik gabeko kubotan garraiatu eta edukiontzi marroira zuzenean botatzea. Aukera hau egiten dutenek aldatu egin beharko dute beren kuboa, orain arte udal elkarteak erabili dituen kubo marroiak zulodunak ziren-eta. Etxeko kubo zuloduna aldatu nahi dutenek ostegun honetan, abenduak 13, daukate horretarako aukera: udaletxe atarira azaldu beharko dute 10:00etatik 12:00etara bitartean edota 16:30ak eta 18:30ak artean. Kubo berria jasotzeko, zaharra ekarri beharko dute.
  • Hondakinak edukiontzi marroira plastikozko poltsa batean garraiatzea. Hondakinak edukiontzi marroian hustu ondoren, poltsa edukiontzi horira bota beharko dute herritarrek.
  • Poltsa konpostagarriak erosi eta horiek erabiltzea orain arte bezala. Poltsa horiek erosteko aukera izango dute herritarrek herriko dendetan.