Gabonetako azoka antolatu du Arkupek iganderako, Udalaren laguntzarekin.
Azoka urtarrilaren 22an izango da Herriko Plazan, goiz eta arratsaldez, 10:00etatik 19:00etara.
Herriko 18 establezimenduk parte hartuko du; bakoitzak bere gunea izango du eta, horiez gain, beste bi gune izango dira plazan: bat Itsas Mendi gutiziak dendarena eta bestea Karkara aldizkariarena.
Itsas Mendiko gunean pintxoak emango zaizkie erosleei: 20 euroko erosketa bakoitzeko, pintxo-pote bat hartzeko gonbita jasoko du erosleak.
Karkara aldizkariak, berriz, oparitarako paketeak egitearen ardura hartuko du eta, horrekin batera, hasiera emango dio laguntzaileak lortzeko abiatuko duen kanpainari.