Urtero bezala, Udaleko Merkataritza batzordeak Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du, herriko merkatariek egiten duten lana bultzatzeko asmoz.
Aurtengo edizioaren aldaketa nagusia hau da: aurten herritarrek erabakiko dituzte sariak, bozketa baten bitartez. Prozedura hau izango da:
1.- Santo Tomas egunean hasi eta urtearen bukaera arte kutxa bana jarriko du Udaleko Merkataritza batzordeak ondoko kafetegietan, jendeak bozkatzeko: Il Gelato, Kutixi, Ogiberri, Goxoki Azkue eta bi Sayaleroak. Bozkatzeko paperak ere bertan izango dira, eskura
2.- Bozka guztiak kontatu ondoren, urtarrilaren 2an jakinaraziko dira sarituak.
3.- Bi sari mota daude: alde batetik erakusleihoa apaindu duten merkatarientzat eta, bestetik, bozka eman duten herritarrentzat.
Merkatarientzako sariak
Lehen saria: Xixario jatetxean afaria + Itxaspeko hotelean lo egin eta gosaldu
Bigarren saria: Katxina jatetxean afaria + Txanka Erreka hotelean lo egin eta gosaldu
Hirugarren saria: Joxe Mari bodegoian bazkaria
Laugarren saria: San Martin erretegian bazkaria
Herritarrentzako sariak (bozkatu duten guztien artean zozketatuko direnak)
Orion erosketak egiteko 12 bono zozketatuko dira, 50 eurokoak.
Herriko edozein tokitan gastatzeko balioko dute bono horiek. Bonoak 3 hilabeteko epean gastatu beharko dira. Merkatariek udaletxean trukatu beharko dute gero bonoa, dirua eskuratzeko.
4.- Irabazle bakoitzari diploma emango zaio, dendan jartzeko, eta saritu guztien zerrenda publiko egingo da.
5.- Udalak eskerrik beroena eman nahi die, bereziki, lehiaketarako saria muxu truke jarri duten jatetxe eta hotelei: Katxi