ZORIONAK ANE CARRERA ETA OLATZ DORRONSORORI

Arrasaten Gipuzkoako XXIV. Akordeoi jaialdia

Lehengo abenduaren 3 eta 4ean ospatu zen Arrasaten Gipuzkoako XXIV. Akordeoi jaialdia. Bertan, Musika Eskolako esku-soinuko ikasleak diren Olatz Dorronsoro eta Ane Carrerak parte hartu zuten. Emaitzak paregabeak izan dira:

  • Olatz Dorronsorok “C” mailan urrezko domina lortu du.
  • Ane Carrerak “B” mailan zilarrezko domina lortu du.

Zorionak bi ikasle hauei eta nola ez, hauen irakasle izan diren Karen eta Mayiri ere.