Gabonetako erakusleiho lehiaketaren emaitzak

Urtero legez, aurten ere egin da Gabonetako erakusleihoen txapelketa. Merkataritza Sailetik gure merkatariak ZORIONDU nahi ditugu apaindu dituzten erakusleihoengatik. Benetan politak izan dira aurtengoak, urtetik urtera politagoak. Udaletik banatu diren Kono gorriak ere harrera ona izan dute, leku askotan ikusi ditugu bistan. Aurten lehenengo aldiz alfonbra gorriak ikusi ditugu denda askotan, farolak ere apaindu dituzte, zinta eta zuhaitz adarrekin… benetan BIKAIN

Iazkoan bezala herritarrek beraien bozka eman dute Kutixi, Goxoki, Ogi Berri, Il Gilato eta Sayalerok dituen bi kafetegietaN. 6 kafetegi hauei eskerrak eman nahi dizkiegu beren laguntzagaitik. Herritarrek aukeratu duten erakusleihoa GOXOKI izan da. Lehia Goxoki, Aritzaga kaleko Sayalero eta Rosana Arruti argazki dendaren artean izan da, baina GOXOKIko artzak suertatu dira garaile.

Epaimahaiak erakusleiho dotoreen arteko lehen hautaketa bat egin zuen eta ondoren horien artean aukeratu azken sarituak. Lehenengo aukeraketako zerrenda hauxe da:

  • Elena Nekane Ile apaindegia, betiko ?bola koloretsuekin? apaindutakoa, eskuz beraiek egina,
  • KAIOA eskuz egindako panpinak zintzilik eta beraien itzala erakusleihoan margotua,
  • ZASS zuhaitz enborra, belen tradizionala bertan kokatua duela,
  • MUXUTRUK urte osoan zehar ohituta gaituen bezala, lorez apaindutako erakusleiho bikainarekin, eguzki gorri eta guzti!
  • SAYALERO Eusko Gudari, urrez koloreko erakusleihoa, material berrerabiliekin egina,
  • SAYALERO Aritzaga, zaparrada txuri
    gorria balitz bezalako apaingarriekin,
  • GOXOKI ipar poloko artza zuriek hotza ematen zuten! Ez da Orion artzei begira gelditu ez den haurrik izango
  • ONTZA, elurretako panpinarekin
  • ANARRI zuhaitz txuri eta morea
  • ROSANA ARRUTI argazkiz apaindutako zuhaitzarekin
  • PINTURA ESKOLA gamelu eta guzti

Hauen artean SARITUAK ondokoan izan dira.

  1. ELENA NEKANE ILE APAINDEGIA
  2. MUXU TRUK LORE DENDA
  3. ZASS ILE APAINDEGIA

Zorionak Elena eta Nekane, Arantxa eta Imanol, Adela eta Cristina eta ORIOko KOMERTZIOA egiten duzuen guztiori