Datorren astean zabalduko da izena emateko epea Maria Maestra haurreskolan

Izena emateko epea zabalik izango da urtarrilaren 14tik 18ra bitartean, biak barne.

Urtarrilaren 17tik otsailaren 29ra bitartean jaiotzen diren haurrek matrikulatzeko aukera izango dute. Zalantzarik izanez gero, galdetu haurreskolan epeei buruz eta bertan emango dizuete informazioa (943 890 625 telefonoa).

Libre geratzen diren plazak honako hauek dira:

  • 0-1 urteko haurrentzat, plaza 1.
  • 1-2 urteko haurrentzat, plaza 1

Izena emateko, Maria Maestra haurreskolara jo behar da, 12:00etatik 15:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero ere, bertara azaldu edota deitu 943 89 06 25 telefono zenbakira.