Gabonetako kontzertua elizan

 

Datorren asteartean, abenduaren 22an, 20:15etan Orioko elizan, Gabonetako kontzertua eskeiniko dute Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak.

 

Kontzertuari hasiera emateko, musika mintzairako ikasleek, instrumentuko ikasleen laguntzarekin ondorengo kantak abestuko dituzte:

 

– KANTA ALELUIA.

– ELUR MALUTAK.

– GABON MEZUA.

– DIN DON ZORION.

– HUAHUANACA.

– HUACHITO TORITO.

 

Ondoren, kantuko ikasleek pianoaren laguntzarekin:

 

– PUER NATUS.

– HAUR MAITAGARRIA.

– RO MI NIÑO, RO.

– GABON GAUA.

 

Salatxo abesbatza ere entzuteko aukera izango dugu eta kontzertuari amaiera emateko, denak batera abestuko dituzte:

 

– SING HALLELU.

– ATOR, ATOR.