Danbolin Musika Eskolako ikasleek hiru kontzertu emango dituzte Gabonak direla eta: bi abenduaren 18an eta beste bat 20an.
Abenduaren 18an, asteartearekin, tailerreko haurrek abestuko dute 17:30ean Kultur etxean.
Egun berean, baina 18:30ean hasita, Kultur etxean baita ere, instrumentuko ikasle txikiek joko dute.
Abenduaren 20an, berriz, ostegunarekin Musika Eskolako taldeek Gabonetako abestiak joko dituzte elizan, 20:00etan hasita.