Orioko Udalak diruz laguntzen du Garabide elkartearen jarduna eta, besteak beste, Mexikoko nawat hiztunekin elkarlanean egiten ari diren lana laguntzen du horrela.
Garabide eta Emun ari dira Tosepan izeneko kooperatiban hizkuntza-plana ezartzen laguntzen, Euskal Herriko esperientzietan oinarrituta. Horretarako, bi erakundeotako kideak bertan izan dira, Mexikoko Puebla estatuan, Quetzalan, azaroko bi astetan.
Garabideren webgunean informazio gehiago dago gaiari buruz:
Bestalde, nawat hiztunekin aurten izandako esperientzia jaso du Puntua aldizkariak bost orrialdeko erreportajean: