Gaur aurkeztu dute Donostian aurtengo Bisiguaren Festaren programa

Orioko Udalaren ordezkariek, Basque Culinary Center sukaldaritza eskolako zuzendariak eta Orioko parrilleroek eguerdian aurkeztu dute aurtengo Bisiguaren Festako programa. Aurkezpena Basque Culinary Center eskolaren egoitzan egin dute.

Bisiguaren Festa uztailaren 12tik 15era bitartean egingo da Orioko Plazan eta hau izango da programa:

Uztailak 12, osteguna

20:00 Aurkezpen ekitaldia

  • Salatxo abesbatzak, Pello eta Nikolasak eta Harribil dantza taldeak parte hartuko dute.
  • Pintxo txikiteoaren inaugurazioa
  • Parrilleroek plaza inauguratuko dute.

Aurten hauek izango dira omenduak: Imanol Aguacil Errealeko lehenengo taldeko entrenatzaile ohia eta Carmen Oteiza Enbil, Jorge Oteizaren arreba.            

20:00 Petritegi sagardoaren dastaketa.

21:00 Afariak.

Uztailak 13, ostirala

20:00 Petritegi sagardoaren dastaketa.

21:00 Afariak.

Uztailak 14, larunbata

12:00 Petritegi sagardoaren dastaketa

12:00 Marmitakoa Herriko Plazan. Razioak salgai 2 eurotan.

12:45 Castellers de Vilafranca taldeari ongietorria plazan.

13:00 Castellers de Vilafranca taldearen emanaldia plazan. Euskal Herrian lehen aldiz bederatzi pisuko giza dorrea osatzen saiatuko dira.

14:00 Bazkariak

20:00 Petritegi sagardoaren dastaketa

21:00 Afariak

Uztailak 15, igandea

12:00 Bisigua erretzeko lehiaketa Orioko elkarte gastronomikoen artean Herriko Plazan.

12:00 Petritegi sagardoaren dastaketa

12:00 Hegaluzea parrillan Eusko Labelen laguntzarekin. Razioak salgai 2 eurotan.

14:00 Bazkariak.