Datorren larunbatean, uztailak 7, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:15ean hasita, udako kultur programazioaren barruan. ‘Coco’ filma proiektatuko da, gaztelaniaz.
Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta larunbatekoa izango da aurrenekoa.
Sarrera doan da.
Pixar etxeko marrazki bizidunak
‘Coco’ Pixar etxeko pelikula bat da, iaz estrainatu zena. Mexikon kokatzen da eta musika maite duen gazte baten istorioa kontatzen du. Zine-kritikarien iritziz, Pixar etxeak azken urteotan egin duen lanik ederrenetako bat da, koloretsua eta hunkigarria.