Gaur Txoborro Magoa plazan

“Ostegunero” programaren hirugarren saioan Txoborro Magoa izango dugu gure artean.

Haurrei zuzendua dagoen “Ostegunero” programaren barruan, orain arte pailazoen bisita izan dugu. Gaur, berriz, magia ikuskizuna izango da.

Txoborro Magoa magia eta umorea tartekatzen saiatuko da: txinatar itzalak, malabarismoa eta globoflexia erabiliz.

Gonbitea egina dago, beraz:

EGUNA: abuztuak 21, osteguna.

ORDUA: 19:30.

IRAUPENA: ordu bat.

LEKUA: Herriko plazan (euria bada, FRONTOIAN).