Gaur arratsaldean Uretako Gazteluak kiroldegian

gaur arratsaldean haur eta gaztetxoentzat uretako gazteluak izango dira Karela Kiroldegian.

Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere, abuztuko programaren barruan, uretako gazteluekin jolasteko bi egun antolatu ditu udaleko Kirola eta Gazteria sailak.

Lehen saioa abuztuaren 1ean izan zen, eta bigarrena abuztuaren 22an dugu, ostiral honetan hain zuzen.

Haur eta gaztetxoen gozamenerako aukera paregabea:

EGUNA: abuztuak 22, ostirala.

ORDUA: 16:30ean hasita.

LEKUA: Karela Kiroldegian.