Gazteentzako herri kirolak izango dira San Nikolas jaietan

Orioko Herri Ikastolak antolatuta, gazteentzako herri kirolak izango dira abenduaren 7ko arratsaldean Karela kiroldegian, San Nikolas jaietako programaren barruan.

Herri kirol txapelketa taldeka egingo da eta, bertan parte hartzeko, 14 urtetik gorako gazteen taldeak osatu behar dira. Txapelketa arratsaldeko bostetan hasiko da.

Izena eman nahi duten taldeek Ikastolara jo behar dute abenduaren 1a baino lehen.

Sariak izango dira parte hartzen dutenentzat.