San Nikolas 1. pilota txapelketa

Orioko pilota elkarteak antolatuta, eskuzko pilota txapelketa jokatuko da San Nikolas jaietan

Pilotari federatuek parte hartuko dute txapelketan, bi kategoriatan: gaztetan eta nagusitan.

Finalerdiak bi egunetan jokatuko dira Orioko pilotalekuan: azaroaren 28an eta 29an. Finala, berriz, abenduaren 6an izango da. Partida guztiak arratsaldeko zazpietan jokatuko dira.

Bi kategoriatan maila oneko pilotariak arituko dira eta antolatzaileek arreta berezia jarri dute, finalerdietako saioak prestatzerakoan, partida orekatuak antolatzen.

Bi kategoriatan launa bikote arituko dira, gipuzkoarrak gehienak, baina nafarrak eta bizkaitarrak ere bai.

Antolatzaileek asmoa dute pilota txapelketa hau urtero antolatzeko eta, urtetik urtera, hobetu eta handitzeko; baina, horretarako, oso garrantzizkoa izango da herriko jendeak ekimenari egiten dion harrera.

Azaroaren 28ko finalerdia

Gazteak: Iraola-Leunda vs Agirrezabala-Agiriano

Nagusiak: Onsalo-Galarraga vs Tainta-Elizalde

Azaroaren 29ko finalerdia

Gazteak: Eskudero-Lertxundi vs Narbarte-Zinkunegi

Helduak: Renobales-Uzkudun vs J. Beitia-Aranburu