KARKARA aldizkariak 20 urte bete dituela eta antolatutako ekitaldien artean, kontzertua eskainiko du ostiralean, uztailak 3, Orioko Giranice taldeak. Kontzertua kultur etxean izango da, 20:00etan hasita.
Aurrez Saudade taldean ibilitako jendeak osatzen du Giranice. Musikari oriotarrek estilo berri bat lantzen egin dute ahalegina eta hortik sortu da talde berria.
Musika ia guztiz instrumentala egiten dute Giranicekoek. Kanta berean erritmo, melodia eta matiz aldaketa leun zein bortitzetan du funtsa beren musikak. Mezu bat transmititzeko partez, egoera bat islatu nahi dute.