Bideo-forumeko emanaldia ostiralean: Heart of Gold

OZK taldeak antolatuta, bideo-forumeko emanaldia izango da ostiral honetan, otsailak 22. Emanaldia kultur etxean izango da, 22:00etan hasita.

Jonathan Demme zuzendari ezagunak 2006an zuzendu zuen film musikal hau. Funtsean, Neil Young kantari estatubatuarraren kontzertu bat jasotzen du. Neil Young-ez gain, beste kantari eta musikari askok parte hartu zuen kontzertu hartan; besteak beste, Emmy Lou Harris.

Informazio gehiago filmari buruz:

http://en.wikipedia.org/wiki/Neil_Young:_Heart_of_Gold

Filma 22:00etan proiektatuko da kultur etxeko areto nagusian.

Hurrengo filma

Hurrengo filma hemendik bi astera izango da:

Martxoak 7: La fuente de la vida (Darren Aronofsky)