Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamentuko teknikari-lanpostuaren deialdiko hirugarren azterketaren emaitzak publikatu ditu Udalak

Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamentuko maila ertaineko teknikari-lanpostuaren deialdiko hirugarren azterketa zuzendu ondoren, Udalak publiko egin ditu horren emaitzak:

Hirugarren azterketaren emaitzak. Iragarkia (PDF)

Erreklamazioak

Azterketak berrikusteko, hiru laneguneko epea ematen du Udalak eta erreklamazioak egiteko, berriz, bi lanegunekoa, azterketa berrikusten den egunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, idatziz, epaimahaiaren presidenteari zuzenduta.