Goiko Kaleko festa batzordeak antolatu ditu, Udalaren laguntzarekin, eta ostiralean hasi eta igandera arte luzatuko dira.
Honako hau da festen programa:
URRIAK 12, OSTIRALA
17:00 Kulki herri kirolak haurrentzat, txiki eta koxkorrentzat, Pillikun
19:30 Buruhandiak eta trikitilariak
20:00 ?Atera trapuak? festen hasiera ekitaldia eta pintxo-txikiteoa. Goiko kaleko festen aitzakian, taberna bat gehiago izango da ostiralean pintxo txikiteoaren zirkuituan: buruhandineko sagardotegia; honako eskaintza izango dute euro ta erdiren truke:
- Pintxoak: barazki kroketak, urdaiazpiko kroketak, txistorra enpanadilla, barazki pudina, patata tortilla, lokateko ahuntz gazta plantxan, barazki deliziak
- Edateko: Aizperroko eta Etxaizarreko sagardoa, Aiako txakolina, ardoa eta zerbeza.
22:00 Bingoa festetako tabernan
23:30 Kontzertu akustikoa: A mano alzada, Leandro Yaku eta Fabiana Boerr. Folklore argentinar garaikidea
URRIAK 13, LARUNBATA
10:00 Barazki, jantzi, pitxi eta bestelako produktuen AZOKA
16:30 Kronoigoera mantsoa eta zinta karrera
18:00 Bertsolharitza ipuin kontaketa haurrentzat
Segidan, txokolatada eta toka txapelketa
21:30 Bertso afaria festetako tabernan: Maialen Lujanbio eta Andoni Ega