Gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina azaroaren 8an bukatuko da

Osakidetzak jakinarazi duenez, dagoeneko hasita dago gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina eta azaroaren 8 arte egongo da martxan.

Kanpaina, bereziki, 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago; baina, adinez gazteago izan arren, beste zenbait kolektibori ere gomendatzen zaie txertoa hartzea: gaixotasun kronikoren bat dutenei edo arrisku-talderen batean daudenei.

Informazio gehiago lortzeko, jo Orioko anbulatoriora.