‘Gu ere bertsotan’ programa abian da dagoeneko eskolan eta ikastolan

Orioko Udalak sustatzen duen Gu ere bertsotan izeneko programa abian jarri dute dagoeneko Zaragueta eskolako eta Herri Ikastolako LH5 eta LH6 mailetako geletan.

Programa orain dela zortzi urte abiatu zen Orion eta, gaur egun, eskualdeko herri gehienetan dago martxan.

Programaren helburua da haur horien artean bertsolaritza eta ahozkotasuna lantzea. Programa honen bitartez, koplak eta bertsoak egiten ikasten dute gaztetxoek: errimak osatzen, bertso-doinuak kantatzen, ideiak josten…

Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak emango ditu Gu ere bertsotan programako klaseak, bi bertsolari gazteren bidez: I