Udaleko Gizarte Ongizate sailak Askagintza elkartearekin batera antolatutako Guraso Topaketen barruan, drogen kontsumoari buruzko hitzaldia izango da gurasoentzat.
Hitzaldia Askagintzako Txus Congilek emango du kultur etxean, abenduak 3, astelehenarekin, 19:00etan hasita, eta bertara gonbidatuta daude herriko guraso guztiak.
Hitzaldiaren izenburua hau da: Begiak ixten ez dituzten gurasoentzat: nola jakin nire seme-alaba kontsumitzen dabilen ala ez?