Gurasoentzako hitzaldia izango da kultur etxean abenduaren 3an

Udaleko Gizarte Ongizate sailak Askagintza elkartearekin batera antolatutako Guraso Topaketen barruan, drogen kontsumoari buruzko hitzaldia izango da gurasoentzat.

Hitzaldia Askagintzako Txus Congilek emango du kultur etxean, abenduak 3, astelehenarekin, 19:00etan hasita, eta bertara gonbidatuta daude herriko guraso guztiak.

Hitzaldiaren izenburua hau da: Begiak ixten ez dituzten gurasoentzat: nola jakin nire seme-alaba kontsumitzen dabilen ala ez?