Gurasoentzako hitzaldia izango da kultur etxean azaroaren 5ean

Udaleko Gizarte Ongizate sailak Askagintza elkartearekin batera antolatutako Guraso Topaketen barruan, haurren aisialdiari buruzko hitzaldia izango da gurasoentzat.

Hitzaldia Koro del Pozo psikologoak emango du kultur etxean, azaroak 5, astelehenarekin, 19:00etan hasita, eta bertara gonbidatuta daude herriko guraso guztiak.

Hitzaldiaren izenburua hau da: Nire seme-alaba bere aisialdian aspertu egiten da; nik, aldiz, ederki pasatzen dut… kar, kar!