Udaltzaingoaren oharra, Orioko II. Herri Krosa dela eta

Orioko II. Herri Krosa denez, trafikoan aldaketak izango dira azaroaren 3an.

Orioko II. Herri Krosa ospatuko da larunbat arratsaldean eta, hori dela eta, hainbat kale itxi egingo dira ibilgailuentzat, 15:00etatik 19:00ak arte.

Trafiko aldaketak hauek izango dira:

? Arrantzale eta Andra M. Arantzazuko kaleak itxi egingo dira ibilgailuentzat; beraz, bertan aparkatuta dauden autoek ezin izango dute mugitu krosa amaitu arte.

? Balea, Erribera eta Baxoalde kalean aparkatuta dauden autoek Ixarra kaletik Eusko Gudari kalera joateko aukera izango dute.

? Herriko sarrera irekita izango da.

Herritarroi kolaboratzea eta arau hauek betetzea eskatzen dizuegu.

Eskerrik asko aldez aurretik.