Udalak sistematizatu egin nahi du Orioko espaloien garbiketa sakona eta, horretarako, hainbat proba egiten ari da herriko kale batzuetan.
Espaloiak, denborarekin, beztu egiten dira eta likatsu jartzen dira eta komeni da, aldian behin, garbiketa sakona egitea. Udalak laster atera behar du berriro lehiaketara kale-garbiketaren zerbitzua eta, horren arabera, garbiketa sakon hori ere arautu eta sistematizatu egingo da.
Orain indarrean dagoen kontratuan lan horiek ez daude aurreikusita eta, beraz, Udalak ahal duenean egiten ditu, aurrekontu-disponibilitatearen arabera.
Azken aste hauetan Pelotari, Eusko Gudari eta Ibai-ondoko espaloiak garbitu ditu Udalak eta, irudian ikus daitekeenez, aldea nabarmena da.