Gomendioak
- HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK
Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko
Zuzendaritzaren aholkuak haize zakarra dabilenerako, ondorio txarrik ez izateko
edo ahalik eta gehien murrizteko, eragindako herritarrentzat:
Prebentzioko neurriak:
? Ate, leiho eta toldoak itxi eta ondo tinkatu.
? Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
? Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
Kanpoan baldin bazaude:
? Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili
egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
Bidaiatuz gero:
? Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
? Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu
zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.
Itsas ondoan bazabiltza:
? Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea
eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
? Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez
egin uretako kirolik.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira