Datorren larunbatean, abenduak 23, izango da aurtengo Herribil jaialdia. Beti bezala, Karela kiroldegian egingo da, 22:00etan hasita.
Gabonetako ekitaldi hau Harribil dantza-taldeak antolatzen du urtero eta herriko talde eta jende askok parte hartzen du. Aurtengoa jaialdiaren 13. edizioa da.
Parte-hartzaileak
Ostiraleko ekitaldian parte hartuko dutenak hauek dira:
- Harribil dantza-taldea
- Danbolin musika eskola
- Salatxo abesbatza
- Talai Mendi elkarteko dantzariak
- Errikotxiako bertsolariak
- Talai Mendi txaranga
- Julen Alonso, Esti Markez eta Eneritz Aulestia trikitilariak
Ekitaldia aurkezten herriko bi gazte arituko dira: Jon Garate eta Aitor Larraza