Hasi dira Goiko Kalean garajeak egiteko obrak

Martxoaren 17an hasi ziren Goiko Kaleko garajeak egiteko obrak. Obrek 5 hilabeteko iraupena izango dute eta garajeak 2003ko abendurako emango dira. Guztira 33 plaza itxi egingo dira eta gainaldean haurrentzako jokoak izango dituen plaza irekia egingo da.

Udalaren nahia zen Goiko Kaleko garajetako obrak, Eusko Gudari kalea trafikoarentzat irekitzearekin bat egitea, baina ez da posible izan; batez ere, Eusko Gudari kaleko urbanizazio lanetan, espero ez ziren hartuneak azaldu direlako. Hala ere, martxoaren 24rako irekiko da, noski, kalea, semaforo bidez erregulatuta.