Haurren kasketaldiei buruzko hitzaldia kultur etxean

Datorren asteartean, ekainak 10, hitzaldia izango da kultur etxeko areto nagusian, 18:30ean hasita.

Maria Maestra haurtzaindegiko guraso elkarteak antolatu du hitzaldia eta gaia hau izango da: Haurren kasketaldiak eta ezetzaren aldia.

Hizlaria Koro del Pozo izango da, Andui fundaziokoa eta hitzaldia irekia da, bertara azaldu nahi duen edozeinentzat.