Haurren parkeei buruzko sujerentziak internetez egiteko aukera dute herritarrek

Orioko herritarrek aukera izango dute, hemendik aurrera, haur parkeetan ikusten dituzten akatsak edo konpondu beharrak zuzenean adierazteko Udalari eta parkeak mantentzeaz arduratzen den enpresari (Lurkoi). Interneteko web orri baten bitartez egingo dute hori.

Web orriaren helbidea honako hau da:

http://www.kudepark.com

Bertan klik eginda, herritarrak aukera izango du Orioko parke guztiak ikusteko eta, formulario erraz baten bitartez, akatsa non ikusi duen adierazteko edota beste edozein komentario egiteko. Formulario hori, eta web orria bera, euskaraz zein gaztelaniaz dago.

Funtzionamendua oso sinplea da: herritarrak, webaren bidez, bere sujerentzia bidaltzen du eta sujerentzia hori bi tokitara bideratzen da: parkeen mantentzeaz arduratzen den enpresara (Lurkoira) eta Udaleko bulego teknikora. Enpresak konpromisoa hartu du hautsitako jokoak epe laburrean konpontzeko eta parkeak erabiltzeko moduan mantentzeko.

Udalak animatu egin nahi ditu herritarrak, zerbitzu berri hau erabil dezaten, guztion onerako. Herritarrak dira parke horien erabiltzaileak eta berek dakite, inork baino hobeto, zein egoeratan dauden eta noiz dagoen zerbait konpondu beharra. Ezagutza hori guztion probetxurako erabili nahi du Udalak, parkeak beti txukun eta erabilgarri egon daitezen.

Kudepark web orriaren link-a oriora.com honen lehen orrian egongo da pare bat hilabetez, jendeak erabiltzeko ohitura har dezan. Ondoren, linken atalean izango da eskuragarri.