Hitzaldia antolatu du Maria Maestra haurreskolak gurasoentzat

Orioko Maria Maestra haurreskolak hitzaldia antolatu du haurren gurasoentzat. Hitzaldia datorren ostegunean izango da, apirilaren 30ean, eta 18:30ean hasiko da.

Hitzaldia haurreskolako lokaletan bertan izango da. Gaia honako hau da: Anai-arreben arteko liskarrak.

Haurreskolak aurten antolatu duen bigarren hitzaldia da. Martxoaren 25ean antolatu zuen aurrenekoa (Arauak eta mugak haurren jan eta lo kontuetan) eta arrakastatsua izan zen: jende kopuru polita bildu zen eta oso gustura egon ziren.

Nahi duten guraso guztiek parte har dezakete hitzaldian, bai haurrak haurreskolan dituztenak eta bai besteek.

Hizlaria Askagintza elkarteko kide bat izango da.