Haurren txupinazoan kalteak izan zituztenentzako oharra

Aurtengo festen hasierako ekitaldia haurrentzako txupinazoa izan zen. Horretarako, haurrentzako traka berezi bat prestatu zen herriko plazan, jostailutxoak zintzilik zituena. Zoritxarrez, traka lehertu zenean, herritar batzuk kalteak izan zituzten arropatan, goitik behera erortzen ziren txinparten ondorioz.

Udalak adierazi nahi du sentitzen duela herritar horiei pasarazitako sustoa eta ahalegina egingo duela sortutako kalteen ordaina ahalik eta arinen bideratzeko, tramiteak azkartuz. Horretarako, kalteak izan zituzten herritarrei eskatzen die udaleko bulegoetara joateko, ahalik eta azkarren, dagokion erreklamazioa aurkeztera.