San Nikolas jaietako argazki lehiaketa

Aurtengo San NIkolas jaietako argazkirik politenak aukeratzeko lehiaketa antolatu du Festa batzordeak.

Argazkiak aurkezteko epea abenduaren 16an bukatuko da, ostiralarekin.

Argazki lehiaketaren gaia San Nikolas 07 jaiak izango dira. Argazkiak koloretakoak edo txuri-beltzekoak izan daitezke eta CD batean aurkeztu behar dira kultur etxean, abenduaren 12tik 16ra bitartean.

Sariak

Hiru sari izango dira: lehen saria irabazten duenak, 300 euro jasoko ditu; bigarrenak, 200; eta hirugarrenak, 100 euro.

Udalak bere premietarako erabili ahal izango ditu aurkezten diren argazkiak; beti ere, egilea nor den adierazita.